Zerga arlokoak ez diren helburuetarako informazio egituratua ematea
Zerga Agentziaren eta beste administrazio publiko batzuen artean informazioa hornitzea eta trukatzea, tributuzkoak ez diren administrazio-prozedurak kudeatzeko
Estatuko Administrazio Orokorrarekiko hitzarmenak
Zerga Administrazioko Estatu Agentziak hainbat hitzarmen sinatu ditu Estatuko Administrazio Orokorreko organismoekin informazioa emateko eta trukatzeko, 1999ko azaroaren 18ko Aginduari jarraikiz. Agindu horrek herri-administrazioei beren eginkizunak betetzeko tributuen arloko informazioa ematea arautzen du, bai eta Zergei buruzko Lege Orokorreko 113.1 artikuluan (egungo 95.1) jasotako kasuak ere (BOE, 1999ko azaroaren 30ekoa).