Kontabilitate-, erregistro- eta fakturazio-betebeharrak
PFEZko eta BEZeko betebeharrei buruzko informazioa ematen dizugu
PFEZko kontabilitate- eta erregistro-betebeharrak
Hurrengoa eraman beharko duzu:
-
inbertsio-ondasunen erregistro-liburua (amortizazioak kentzen badituzu)
-
Salmenten eta sarreren erregistro-liburua (eragiketen bolumena kontuan hartuta errendimendu garbia duten jarduerak egiten dituzunean)
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, liburu horiek nahitaezkoak dira, nahiz eta zure kontabilitatea Merkataritza Kodeari egokituta eraman.
Liburuak eramateaz gain, honako hauek gorde beharko dituzu:
- jaulkitako fakturak, daten arabera zenbakituta eta hiruhilekoen arabera multzokatuta
- jasotako fakturak eta bestelako egiaztagiriak
- Aplikatutako zeinu, indize edo moduluen egiaztagiriak