Etekin garbia zehazteko informazioa
Te informamos de lo que debes saber para determinar el rendimiento neto.
2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gizarte Segurantzari kotizatzeko sistema berri bat ezartzen da norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat, beren jarduera ekonomiko, enpresarial edo profesional guztiak gauzatzean lortutako urteko etekin garbietan oinarrituta, banaka edo edozein entitatetako bazkide edo kide gisa.
Egindako jarduera bakoitzaren etekin garbi konputagarria kalkulatzeko, PFEZren arauetan aurreikusitakoa hartuko da kontuan, eta berezitasun batzuk ere izango ditu, dagokien kolektiboaren arabera.
Si quieres consultar los datos de la declaración de IRPF proporcionados por la Agencia Tributaria a la Seguridad Social puedes hacerlo descargando tu certificado de IRPF.
Jardueraren etekin garbia zehazteko metodoaren arabera, kotizazio-kuotak kalkulatzeko zenbatu daitekeen etekin garbia honela lor daiteke:
Errenta-aitorpeneko lauki hauen zenbatekoaren batura:
-
0224 laukia:"Etekin garbia"
-
0186 laukia:"Gizarte Segurantzako kuotak edo jardueraren titularraren mutualitate alternatiboei egindako ekarpenak"
-
Nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak eta basogintzakoak ez diren jarduerak
1465 laukiaren zenbatekoa: Errenta-aitorpenaren "Aurretiazko etekin garbia".
-
Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako jarduerak
1539 laukiaren zenbatekoa: Errenta-aitorpenaren "Etekin garbi minoratua".
Beste etekin batzuk lortzea
Errenta-aitorpeneko 1577 laukian, erakundearen bazkide, erkide edo partaideari egotzitako etekin garbia jasotzen da. Baina lauki horrek EZ ditu zehazki islatzen kotizazio-oinarria zehazteko kontuan hartu beharreko etekin konputagarriak.
Errentak eratxikitzeko araubidean dagoen erakundearen jardueraren etekin garbia zehazteko metodoaren arabera, kotizazio-kuotak kalkulatzeko zenbatu daitekeen etekin garbia honela lor daiteke:
-
Zuzeneko zenbatespen arrunta
Errenta-aitorpeneko 1577 laukiaren zenbatekoa.
-
Zuzeneko zenbatespen sinplifikatua
Errenta-aitorpeneko 1577 laukiaren zenbatekoa.
1579 laukiaren ("Hornidura kengarriak eta justifikatzen zailak diren gastuak") zenbatekoa kendu beharko da.
-
Moduluak
Etekina zehazteko, bazkide, erkide edo partaideari egotz dakiokeen zenbatekoa kalkulatu beharko da, jarduera banaka eginez gero legokiokeen zenbatekoaren baliokidea dena, hau da:
-
Nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak eta basogintzakoak ez diren jarduerak
1465 laukiaren zenbatekoa: "Aurretiko etekin garbia".
-
Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako jarduerak
1539 laukiaren zenbatekoa: "Etekin garbi minoratua".
-
Sozietate-jarduerak egiten dituzten langile autonomotzat hartuko dira:
-
Sozietate baten kapital sozialaren %33 edo gehiago osatzen duten akzioak dituzten pertsonak.
-
Sozietate baten zuzendaritza- eta gerentzia-eginkizunak betetzen dituzten pertsonak, haien akzioak kapital sozialaren %25 edo gehiago direnean.
Etekin garbia zehazteko, banaka garatutako jarduera ekonomikoagatik lor ditzaketen errendimenduez gain, honako hauek ere zenbatuko dira:
-
Kapital higigarriaren etekin osoak, diruzkoak edo gauzazkoak, bazkide edota administratzaile izateagatik.
-
Erakunde horietako jardueraren ondoriozko lan-etekinak.
Kasu partikularra: Erakunde profesionalei zerbitzuak ematen dizkieten autonomo sozietarioen kasuan, kontuan hartu beharko dira jarduera ekonomikoaren etekinak.
-
Lan elkartuko kooperatibetako bazkide-langileak
Etekin garbia zehazteko, beren jarduera ekonomikotik lor ditzaketen etekinez gain, lan elkartuko kooperatibetako bazkide-langile izatetik eratorritako laneko etekin osoak edo kapital higigarria, diruzkoak edo gauzazkoak, zenbatuko dira.
-
Sozietate erregular kolektiboetako eta sozietate komanditarioetako industria-bazkideak.
-
Ondasun-erkidegoetako erkideak eta sozietate zibil irregularretako bazkideak.
- Lan-sozietateetako bazkide-langileak, kapital sozialean duten partaidetza, ezkontidearenarekin eta bigarren mailarainoko odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopzioagatiko ahaideenarekin batera, haiekin bizi badira, gutxienez ehuneko 50era arte heltzen bada, sozietatearen benetako kontrola gauzatzeko familia-harremanetatik kanpoko pertsonen laguntza behar dela egiaztatzen duten kasuan izan ezik.
Etekin garbia zehazteko, beren jarduera ekonomikotik lor ditzaketen etekinez gain, erakunde horietako bazkide edo erkide izatetik eratorritako lan- edo kapital higigarriaren etekin osoak, diruzkoak edo gauzazkoak, zenbatuko dira.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren webgunean (www.seg-social.es) kontsulta dezakezu Autonomoentzako 2023ko kotizazio-sistema berriari buruzko informazio guztia.
Jakinarazten da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera PFEZ aitorpena aurkeztera beharturik egongo direla zergaldiko edozein unetan Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian norberaren konturako langile gisa alta emanda egon diren pertsona fisiko guztiak.