2017ko araudiaren berritasunak
Informazioaren aurkibidea saltatuAbenduaren 23ko HAC/3625/2003 Agindua aldatzea. Agindu horren bidez, 309 eredua onartu zen, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazio ez-periodikoa egiteko
Orden HFP/1247/2017, de 20 de diciembre,por la que se modifican la Orden HAC/3625/2003, de 23 de diciembre, por la que se aprueba el modelo 309 de declaración-liquidación no periódica del Impuesto sobre el Valor Añadido, y la Orden EHA/3695/2007, de 13 de diciembre, por la que se aprueba el modelo 030 de declaración censal de alta en el censo de obligados tributarios, cambio de domicilio y/o variación de datos personales, que pueden utilizar las personas físicas, se determinan el lugar y forma de presentación del mismo, así como otra normativa tributaria.
309 eredu berria 2018ko ekitaldiari eta hurrengoei dagozkien autolikidazioetarako erabiliko da, eta bi aldaketa tekniko jasotzen ditu:
- Garraiobide berrien eskualdatzailea identifikatzeko datu gisa Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako identifikazio fiskaleko zenbakia sartzea (IFZ-BEZ).
- Enpresaria edo profesionala den esleipenduna identifikatzea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen seigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren nahitaezko betearazpeneko prozedura administratibo edo judizialetan. Identifikazio horrekin, esleipendunak 309 eredua aurkezteko ahalmena izango du, subjektu pasiboaren izenean eta haren kontura, azaroaren 22ko HAP/2194/2013 Aginduan aurreikusitako identifikazio-sistemekin, ahaldun izan beharrik gabe.